Berdintasuna
ez da lortu, baina emakumeek aurrerapausoak eman dituzte. Ia Europa
guztian lehenengo Emakumearen Nazioarteko Eguna 1911n ospatu
zen(Martxoaren 19an)
baina
orain Martxoaren 8an Emakumearen eguna da, beraz, topikoa da egun
horretan emakumeez hitz egitea. Egun horrek hainbat gorabehera izan
zituen eta estatu espainiarrean urtean berreskuratu zen Emakumearen
Nazioarteko Eguna, Franko hil ondoren. Clara Zetkin aleman ordezkariaren
ekimenez, aurrerantzean Emakume Langileen Eguna ospatzea erabaki zuen.
1857.
urtean, New Yorken, emakume batzuk matxinatu egin ziren, ehungintza
lantegi batean, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna nahi zutelako,
fabrika (Triangle Shirtwaist) erre egin zuten eta beheko solairuetako
emakumeek ihes egin ahal izan zuten, emakume batzuk, leihoko kristalak
apurtu eta jauzi egin zuten, baina bederatzigarren solairuko ate nagusia
garrek blokeatu zutenean, ez zen atzeko aterik irekita egon eta bertan
zeuden ehunka emakumeak hil egin zituzten (ez omen dago guztiz argi ere
ugazabek sua eman ote zioten fabrikari ala sutea istripua izan zen).
1908. urteko maiatzaren 3an, emakume sozialistek ospakizun bat egin
zuten New Yorkeko lantegi hartan gertatutakoa kontuan izanik " women's
day" deitutakoa. 1909-1910. urteetan, greba luze bat antolatu zuten,
emakumeak protagonistak izanik.
Gaur
egun, euskal langile-klasearen zatirik handiena 650.000 emakumeek
osatzen dute. “Etxekoandreek” osatzen dute euskal langile-klasearen
zatirik handiena. Emakumearen lan tasa %57´5 da eta gizonezkoena,
berriz, %80 gainera, 35 urtetik gorako emakumeen artean, aldea are
handiagoa da.
Inkesta baten arabera, emakumeek gizonek baino denbora gehiago pasatzen dute etxeko lanak egiten.
Oihal
fabrikako emakume langileak, gehienak italiar eta judu immigrante
gazteak, asko nerabeak, astean 1,5 dolarren truke 60 ordutik gorako lan
jarduna zuten.
Europako zati handi batean, lehenengo Emakumearen Nazioarteko Eguna 1911n ospatu zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario