jueves, 19 de abril de 2012

Alkolemia testa

Uztailaren 1etik aurrera beharrezkoa izango da eramatea Frantziatik gidatzeko.
Uztailaren 1etik motorreko auto guztiak ziklomotorrak izan ezik Frantziakio errepidetik gidatzen badute alkolemia test bat eraman beharko dute.
Edozein gidari Frantzian sartzen bada horrelako dispositibo bat euki beharko du isun bat jartzea nahi ez badu azaroaren 1etik aurrera.
Test horiek balioko dute zihurtatzeko gidaria baldintza onean dagoela gidatzeko. Ez ba dago gai gidatzeko, autoa utzi behar du eta taxi bat edo garraio publiko bat hartu beharko du.
Kimikoak daude euro batetik aurrera eta elektronikoak ehun eurotik aurrera. Aurkitu ahal dira gainazal handiko ardo eta likore dendetan eta beste komertzioetan, botika dendetan bezala. Eskaera hain handia  izan da leku batzuetan agortu egin direla.
Lehenengo poltsaren tuboa atera behar da eta puztu egin baina behin putz eginda, gero, tuboaren bi muturrak sakatu indarrarekin, ondoren, tuboaren mutur urdina ipini poltsaren zulo urdinean topera arte eta azkenean, poltsa hustu gutxi gora behera hamabost segunduetan.
Kristal horiak berdeak bihurtzen ba dira eta dauden marketara heltzen edo pasatu egiten ba dira, pertsona horrek ezin duela gidatu esan nahi du.
11 euroko isuna daukate Frantziatik igarotzen diren autoak azaroaren 1etik aurrera ez ba dute alkolemia testa eramaten edo eramaten ba dute erabilita edo epea beteta ba dauka. Eramatea derrigorrezkoa da uztailaren 1etik aurrera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario